XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza berbera bialtzerik eztanean, aren argazki edo portrait bat.

Eginbearra bete-ondoren zuzenki itzuliko zaizute, dana dala.

Ta zuek, Bergara'ko euskelzale onak, bai-eta Eibar, Arrasate, Oñati, Elgoibar, Soraluze, Azkoiti, Azpeiti ta abarrekoak; zuek ere eskeñi zaiguzute zuen emaitza.

Igorri zazkiguzute zuen umeak, euskel-irakurketan, idazketan, eta abar, ongi gertu ta gero, zaar motelen ikasbide ditezen.

Asi gaitean guziok bertatik lanean; ta Bergara'ko aste ori ainbestetaraño bedi jatorra, berbizkunde-bidean arri zuti, ta etorkizuneruntz eusko-argi-dario betirako gelditze'aal- baitedin.